XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mikel Garamendi jauna bihotz atake batez hil zèn etxe berean, Zaragozarako kaminoa, 71n, bere apartamenduan aleman sujeta den Bertha Mûller andrea, hilik arkitua izan da zirkunstantzia estrainio batzuetan.

Poliziaren kriminal brigadák oraintsu eman duen informearen arauez, antza, 28 urtetako emakume gazte honek, Hospitalean ginekologi sailean lan egiten zuenák, edari alkoholdun bat neurri demasetan hartu ondoren, botila hautsiaren kristal batez baliaturik, bere lepoan ebakidura sakon batzuk egin zituen jugular zainak moztuz.

Gorpua garbitasuna egiten zuen andreák topatu du eta...

- Don Kosme, irakurri duzu? - Bai, Anselmo bai. Lotsagarria duzu holako berri bat Don Mikel Garamendi defuntuaren ondoan ipintzea.

Ba zirudizu, bai, etsaiak ez dituela falta gaixoák hilda gero ere.

Tira, berák hil zuela esan ez dutenean ere.

- Baina egia ote da zuenik amor... zera... andre horrekin zebilanik? - Guztiok gaituzu gizonak eta... - Ez, ez, ez ziozut nik ezer, baina miretsi egiten dizut Don Mikel moduko gizon Zintzo bat horrela bizitzerik.

Beste bat izan balitz... baina nor eta Mikel Garamendi jauna.

- Begira, begira Anselmo, egia esateko, batek baino gehiagok ba geniekizun zer horrekin zebilala.